viernes, 12 de abril de 2013

Etxe Elipsoidala

Proiektu honetan hautatu dudan lekua Oñati enparantzan kokatuta dauden farola handi horiek izan dira. Hemen hiru irakasleentzako etxebizitza baten proiektua egin dut. 
 . Eraikina lurretik 3 metroko altueran kokatuko da, eta sostengu gisa bi farola eta hormigoi horma kurbo bat izango ditu. Hego ekialdean terraza bat izango du eraikinean eta zutabe batean sostengatuta.

 Kontuan izanda eraikinaren behealdean pasaleku publiko bat dagoela, eraikinak bi zulo ditu argia pasatzen uzteko, bat terrazan eta bestea etxebizitzaren erdialdean, patio modura. Eraikinak elipse forma dauka plantan. Lehenengo pisuan egongela oso zabal bat dago, hor egongela estudioa eta jangela sartzeko. Perimetro hau kristalez inguratuta dago.
Dagoen horma bakarra patiorantz ematen du, eta honen beste aldean sukaldea dago. Sukaldearen ondoan, elipsearen fokuan komuna dago, non farola aprobetxatu da barruan dutxa sartzeko. Dutxa farolaren ia erditik goraino okupatuko du, goiko solairuan goiko terrazara ematen duen leiho zabal batekin, horrela argi naturala sartzen dutxara eta hau leku lasaigarriago bat egiten. Beste farolan igogailua sartuta dago.
Goiko pisuan terraza oso zabal bat dago, non hiru logelak daude. Logelak ‘’pua’’ itxura hartzen dute goitik ikusita, baina paretetan ez dute zulorik, bakarrik atea. Hauen leihoak sabaian daude, zilindro modura ateratzen direnak gorantz inklinazio batekin, eguzkiaren bila. Honekin lortu nahi den efektua da gauean ohetik zerua eta izarrak ikustea da.

 Planoak:
Altxaera
 Perfila
 Ebaketak

 Maketaren argazkiak: