jueves, 7 de febrero de 2013

Habitata





Proiektu honetan eskatzen zitzaigun habitat natural bat non lau pertsona etxebizitza batean bizi ziren. Honetarako Entzia mendilerroko landatxo bat aukeratu dut ia aukeratu ditudan pertsona guztietarako esanahi inportantea daukana.




 Hona harrizko bide batetik ailegatzen zara eta aparkaleku batean kotxea utzita pixka bat ibili. Landa ia planoa da eta pago altuez inguratuta dago.

 Honen mendebaldean ibaitxo baten jaiotokia dago, inguruneari lasaitasun giro oso ona ematen diona uraren soinuarekin.  
























Guretzat landa honen gauzarik inportanteena (lasaitasunez aparte) haritz txiki bat da. Zuhaitxo hau dagoen tokian duela 9 urte zulo bat egin genuen eta nire aitonaren errautsak jarri genituen, eta hauen gainean haritz hau. Zuhaitzaren perimetroan maia bat dago zuhaitza animaliez babesteko, duela bi urte apurtu zutelako, baina hala ere aldaxkak atera dira.  
Toki honetan bizitzeko aukeratu ditudan lau pertsonek adin ezberdinetakoak dira. Lehenengoa nire osaba Jose da (56), ardoa eta edariak saltzen duena. Berari mendia asko gustatzen zaio.










Bigarren tokian, nire lehengusina Maite (25), dantza irakaslea dena eta postreak eta reposteria egitea gustuko du.










Hirugarren tokian Maitane dago (18), arkitektura ikaslea dena eta musika maite duena.










Azkenik nire anaia Jon dago (16), bigarren hezkuntzako ikaslea dena, eta mota guztietako kirolak gustuko dituena (saskibaloia bereziki).










Argazkiak: 












 

sábado, 2 de febrero de 2013

DIKOTOMIA


Zaharra eta berria

Normalean arkitekturan klasifikazio bat egiten da zaharra eta berriaren artean, eta hauetan ere aroen arabera. Beti bi estremoak bezala jartzen dira,  baina zergatik?
Egia da urteetan zehar arkitekturaren artea aldatuz joan dela eta gehienetan aldaketa horiek handiak direla, adibidez gotiko eta berpizkundearen artean. Baina nire ustez hau ez da horrela izan behar, arkitektura fusionatu egin daiteke, eta hau eraikuntza handietan ikusi dezakegu, adibidez katedral handietan, non urte asko pasatzen ziren obrak hasi eta bukatu bitartean,  eta estilo arkitektoniko  eta eraikuntza aurrerapenak aldatzen ziren.
Duela urte gutxi batzuk eraikin zaharrak zaharberritzen hasi ziren, eraikinen historiak kontserbatzen baina era berean elementu modernoak sartzen. Horregatik dikotomia egiteko esan zidatenean hau pentsatu nuen, egitea maketatxo bat eraikin zahar eta moderno baten fusioa.