jueves, 13 de junio de 2013

Torreviejako Karakolak

Torreviejako udaletxeak 2000. urtean erlaxazio konplexu parke baten proiektua hasi zuen. Proiektu honen arkitektoa Toyo Ito japoniarra zen, eta kostaldean kokatutako hiru pabilioi proposatu zituen. Pabilioi hauek karakola itxura hartuko zuten (molusku hauen forma korrugatuekin), eta hauen barruan balnearioetako bainu lodotsuak izango zituen. Arkitektoak bi ideia zituen erlaxatzeko, bainuak, eta hauez aparte estruktura kurbo eta bitxi honetan jolastuko zuten argi izpiek. Eraikin hauek daukaten estalkia bi extremuetan argia sartzeko leihatila handiak ditu. Estalkiaren barruko aldea zurezkoa da, eta barrutik habe eta habexka guztiak ikusten dira, jolasten dutenak estalkiaren formarekin. Habe eta habexka hauen formak jolasketa bat egiten dute extremuetatik sartzen den argiarekin, itzal ezberdinak eginez.
Proiektu honen akatsa da arazo ekonomiko eta judizial ugari egon direla,  eta hauetatik proiektua hainbat denboralditan gelditu dela. Honi gehitzen badiogu udaletxeak eraikin kontserbatzeko erabili dituen iniziatibak (ezer ez), emaitza da gaur egun topatzen duguna, kaka bat. Izan ere, obra hau (banguardiaren eraikin inportante bat izan ahalko zena) abandonatua utzi zen, eta denbora gutxira ijito batzuk estalkia forratzen zuen kobre guztia lapurtu zuten, eraikinaren estruktura airean uzten. Tzarrena da hilabete batzuk pasata, eraikina inauguratu gabe, hiru pabioietatik eraikita zegoen bakarra erre egin zutela. Hau guztiaren emaitza desastre bat izan da, gainera dirutza bat gastatuz. Gauza da, bai udaletxeak dirurik gabe geratu zela, baina eraikitako pabilioi bakarra jatorrian zeukan funtziotik pasa eta beste bat ekonomikoagoa ezarri ahal zitzaiola, hau da, birziklapena (kontzeptu hau ere erabili daitekeelako eraikinetan). 

miércoles, 29 de mayo de 2013

ArkiTrip: Madrid 3

Hirugarren egunean goizean albergetik alde egin genuen, eta Madril utzi genuen Roa de Duerora joateko. Hemen ardora lekuko denominazioa ematen zaion lekua bisitatu genuen.  Eraikin hau herriko maldatik jaisten da, eta bi eremuz osatuta dago, bata zaharra eta bestea berria. Guk berritik sartu ginen. Honek dorre bat dauka, leiho bitxiekin, zirkuluak dira tamaina desberdinetakoak, gazta balitz bezala. Eraikin hau patio batzuk dauzka, barrualdean behean dauden aretoak argiztatzeko, eta terraza batzuk, bata herriarekin atzetik komunikatzeko eta bestea eraikin zaharrarekin komunikatzeko. Eraikinak daukan aretorik handiena maila batez dago rekubrituta, eta sabaia doratua dauka. Gainera iskina batean patio bat dago maila berarekin errekubritua dagoena. Goraka bulegoak eta ardoa probatzeko gela bat dauka, bere garbiketa mekanismoaz eta gelaren purutasunaz nabarmentzen dena. Dorrearen goiko aldean bilera aretoa dago, sabai inklinatua daukana, eta zulo biribilez leiho modura josia dagoena, bai hormetatik eta sabaitik. Azkenik, dorretik herriarekin komunikatzen duen terrazan bukatu genuen bisita. Hemen, herrira ematen duen horman, kontraste oso txokantea ez egiteko harresian zeuden resto batzuk ipini ziren, fusionatzen arkitektura zaharra eta berria.






Jan eta gero Portia bodegetara joan ginen, Norman Foster-ek diseinatua. Honen diseinua 3 erpin dituen izar bat da. Hauen bi erpin eremuaren mandarekin bat egiten dute, eta hauen gainetik (hau da estalkitik) kamioiak edo traktoreak pasa daiteke nukleoan deskargatzeko mahatsak, bezeroak eskatu zuelako nahi zuela mahatsak deskargatzea modu bertikal batean. Izarraren beso bakoitzak funtzio ezberdin bat dauka. Sarreratik urrunen dagoena ardoaren bilketa modulua da, non altzairu herdoilgaitzean almazenatzen da ardoa. Bilketa hontzi hauek moduluaren erpinaraino eraman dira, lehioari efektu ezberdina ematen. Esan beharra dago, hiru moduluetan lurraren mailan leiho granate batzuk daudela, barne espazioari efektu bitxia ematen diotenak. Beste modulu batean ardoak barriketara pasatzen da, eta bestean botiletan uzten da. Bitxia da arkitektoak botilak uzteko diseinatu zuen botileroa, botilak ia horizontalki jarritak daudelako et ematen duelako eroriko direla (ingrabitatea). Hiru modulu hauek nukleotik komunikatzen dira, eta honen goiko pisuan errezepzioa eta taberna daude. Eraikin honetan nabaria da koloreen eta materialen jolasketa.






Bisita hau eta gero autobusa hartu genuen eta Donostiarako bidea hartu genuen. 

ArkiTrip: Madrid 2

Bidai honen bigarren egunean La Latina auzora desplazatu ginen ‘’El Campo de la Cebada’’ enparantza ikusteko. Hau enparantzaren ideiaren eraldaketa bat da. Lehen leku honetan polikiroldegi bat zegoen, baina udaletxeak demolitu zuen beste eraikin bat egiteko. Arazoa izan zen demolizioa eta gero obrarako dirurik ez zegoela eta lekua deskanpatu modura geratu zen. Auzoko bizilagunen asoziazioak mugitu ziren eta eremu hau okupatu zuten. Beraien finalitatea da auzokideentzako aisialdirako leku bat sortzea.  Dituzten baliabideak oso eskasak direnez plazan dauden gauza guztiak beraiek egin behar izan dute. Eremu honen leloa autohornikuntza da. Auzokideek egiten dituzte gauzak nahi duenak disfrutatzeko. Honela, haiek fabrikaturiko ahulki eta eserleku mugikorrak daude, baratzak, aisialdirako leku izugarria (non batzuetan kontzertuak egiten dira eskuratu duten musika ekipoari esker)… Plaza hau duen ona da gauetan eta ixten dela, eta horrela ganberroak eta ez dituztela gauzak apurtzen. Campo de la Cebadan sortutako anbientea ezberdina da, baina hau ez du esan nahi txarra denik, guztiz kontrakoa, horra joan ahal dira adibidez amona bat bere ilobarekin, umeak jolasean egon eta amonak lasai berera (plaza itxita dago eta), eta adin eta etnia guztietako jendea topa dezakezu. Etorkizunean planifiktuta dago kupula mugikor bat egitea, ez dagoelako eremuan estalkirik, neguan euriaz babesteko eta udan eguzkiaz.

Bisita hau eta gero Rastroa ikustera joan ginen eta jatera. Arratsaldean Retiro-ra joan ginen egun oso ona egiten zuelako. Bertan bueltatxo bat eman genuen lakuaren inguruan. Gero Alcala Atetik La Cibeles-eraino joan ginen, eta hortik Gran Via-ra, denda batzuk ikustera. Eguna bukatzeko Jauregi Errealaren ondoan dauden lorategietara joan ginen erlaxatzera. 




ArkiTrip: Madrid 1

Apirilaren 13an euskarazko lehenengo kurtsoko ikasleek Madrilera bidai bat egin genuen. Goizean fakultarearen atean autobusa hartu genuen, eta 4 ordu gutxi gora behera iraun zuen bidaia egin genuen. Madrilera heltzean albergera joan ginen maletak eta uztera, eta segidan Reina Sofia museora joan ginen (Atochan). Bertan harrituta geratu nintzen sarreran eratu zen patio itxi horrekin, non kolore gorri eta plateatuek burdinarekin eta argi naturalarekin jolasten zuten. Patioaren erdian eskultura bat zegoen. Museoan Cristina Iglesias arkitektaren erakusketa ikusi genuen. Hemen espazioekin eta texturekin jolasten zuen.


Bisita hau eta gero Mataderora joan ginen. Hemen jan eta gero eremu hau ikusi genuen. Matadero Madrid hiriaren matadero zaharra zen, baina zaharberritu zen, eta orain eremu ikaragarri hau erakusketa aretoz, liburutegiz eta plaza handiz josita dago, denak hiriko biztanleen aisialdirako prestatuak. Esan daiteke eremu hau hiri bat dela beste hiri baten barnean.




Arratsaldean Tabacalerara joan ginen. Hemen eraikin bat bi funtzioekin topatu genuen. Lehenengo sartu ginen Gasteizko gaztetxearen antza zeukan gune batean, non duten baliabideekin eraikina eramaten dute eta  ‘’anarkia’’ batean bizi direnean. Gero ezkerraldera zegoen beste eremura sartu ginen. Hau beste eremuaren egitura berdina zeukan, patio zentral bat arkuez josia, eta honen inguruan aretoak. Diferentziarik nabariena da bigarren hau erakusketa leku bat zela eta dena txukun eta dotore zegoela. Hemen erakusketa bat zegoen non margolan famatuak zeuden, baina pertsonairik gabe.



Bisita hau eta gero denbora librea hutsi ziguten, eta Lavapies auzoa eta Malasaña auzoa bisitatu genituen.

Especies De Espacios

Georges Perec liburu honetan espazioen eta beraien eraldaketei buruz hitz egiten du. Izan ere inguratzen gaituen guztia espazioa da, dena da edo dauka espazioa, bai espazio txikiak (kaxa bat), edo handiak (hiriko hiribidea edota zeru guztia). Espazioaren beste ikuspegi bat ematen digu, ohituta ez gaudenari. Guk gure espazioa baldintzatu eta eraldatu dezakegu, eta hau hitzen jokoekin esplikatzen du.

Liburu hau hona iruditu zait hausnarketak egitera behartzen zaituelako, dena ikuspegi berriekin (guretzat behintzat) konparatuz. 

La buena vida

Warhol and the Factory: de las comunas freudomarxistas

 al loft neoyorquino

Kapitulu honetan Andy Warhol-en loftaren ideiaz hitz egiten da. Warhol-ek komuna hippiaren ideia transladatzen du bizileku espazio batera. Komuna bat defendatzen zuena zen indibiduo bakoitzak bere espazioa zuela, baina aldi berean denak espazio bera konpartitzen zutela, honela bateratzea eta armonia sumatzen zen. Espazio honetan ebentuak eta festak egunero zeuden (sexua, alkohola, drogak, aktoreak…) Warholek ideia hau hainbeste defendatu zuen, ematen zuela egun osoa loft-an sartua, bai garbitzen, espazioa moldatzen edo festan. Honela sortu zen mobilitatea, eraldaketa eta amankomunaren ideia, denak elkarlanean, norberak gauza gutxi egiten baina emaitza handia izaten. 


viernes, 17 de mayo de 2013

Trinitate Plazako interbentzioa


Azken honetan, kurtsoa bukatzeko asignatura honen irakasleek Donostiako Trinitate Enparantza jarri ziguten kokaleku bezala gure azken proiekturako. Honetan interbentzio bat eskatzen ziguten enparantza honetan, auzoko bizilagunei mesede egingo zien zerbait jartzen. Honetarako auzokideei ni eta lagun batzuk elkarrizketa batzuk egin genien jakiteko zer eskatzen zuten edo zer nabaritzen zuten faltan plazan edota auzoan. Elkarrizketa hauetatik nik atera nuen ondorioa zen plaza honetan estalki bat behar zela, bai udan eguzki abrasadoreagatik ihes egiteko, eta neguan euritik ihes egiteko, ez daudelako ezta alero handirik hauetatik babesteko.  Beste detaile bat zen auzoan bizi diren jende gehiena hirugarren adinekoa dela, eta hauek denbora pasatzeko ez dutela leku finkorik.
Nik proposatu dudan interbentzioa honako hau da:
Nabaria da bolatokiaren gainean dagoen ‘’balkoitxo’’ honek ez duela funtziorik betetzen, beraz hor kokatu dut nire proiektua. Hau estalki bat da. Estalki honek ia bolatokiaren gaineko solera honen azalera osoa okupatuko tu. Bertan hainbat aktibitate egingo ahal dira. Pentsatu dut agureentzako kaleko gimnasio bat jartzea (hiri honetan beraien itxura asko zaintzen dutenez), honela gorputzeko juntak eta muskuluak ez zaizkielako uzkurtuko. Honek estalkiaren erdia okupatuko zuen, eta beste aldean mahai eta ahulki batzuk jarriko ditut, nabaria delako plaza osoan ez dagoela mahirik, eta agureei asko gustatzen zaiela karta jokoak eta. Mahai hauen leku batzuetan ajedrez tablero batzuk jarri ere.
Estalki honek altuera nabaria izango du, baina estruktura sinplea eta fina, inguruan efektu txokante asko ez egiteko. Gainera, estalkiaren muntaia erraza izateko, abrazadera batzuekin arkuak lotuko dira beraien artean eta lurrera, honi estabilitatea ematen. Segurtasunez soga tirante batzuk ere sartuko dira puntu estrategikoetan.
Planoak: 
Kokapen Planoa

Estalkia goitik

Oina

Altxatua

Perfila
Perspektiba
Barruko ikuspegia
Elkarguneak:
Bi arkuen artean

Arkua lurrarekin
Bi arku lurrarekin
 Maketa: