Azken honetan,
kurtsoa bukatzeko asignatura honen irakasleek Donostiako Trinitate Enparantza jarri
ziguten kokaleku bezala gure azken proiekturako. Honetan interbentzio bat
eskatzen ziguten enparantza honetan, auzoko bizilagunei mesede egingo zien
zerbait jartzen. Honetarako auzokideei ni eta lagun batzuk elkarrizketa batzuk
egin genien jakiteko zer eskatzen zuten edo zer nabaritzen zuten faltan plazan
edota auzoan. Elkarrizketa hauetatik nik atera nuen ondorioa zen plaza honetan
estalki bat behar zela, bai udan eguzki abrasadoreagatik ihes egiteko, eta
neguan euritik ihes egiteko, ez daudelako ezta alero handirik hauetatik
babesteko. Beste detaile bat zen auzoan
bizi diren jende gehiena hirugarren adinekoa dela, eta hauek denbora pasatzeko
ez dutela leku finkorik.
Nik proposatu
dudan interbentzioa honako hau da:
Nabaria da
bolatokiaren gainean dagoen ‘’balkoitxo’’ honek ez duela funtziorik betetzen,
beraz hor kokatu dut nire proiektua. Hau estalki bat da. Estalki honek ia
bolatokiaren gaineko solera honen azalera osoa okupatuko tu. Bertan hainbat
aktibitate egingo ahal dira. Pentsatu dut agureentzako kaleko gimnasio bat
jartzea (hiri honetan beraien itxura asko zaintzen dutenez), honela gorputzeko
juntak eta muskuluak ez zaizkielako uzkurtuko. Honek estalkiaren erdia
okupatuko zuen, eta beste aldean mahai eta ahulki batzuk jarriko ditut, nabaria
delako plaza osoan ez dagoela mahirik, eta agureei asko gustatzen zaiela karta
jokoak eta. Mahai hauen leku batzuetan ajedrez tablero batzuk jarri ere.
Estalki honek
altuera nabaria izango du, baina estruktura sinplea eta fina, inguruan efektu
txokante asko ez egiteko. Gainera, estalkiaren muntaia erraza izateko,
abrazadera batzuekin arkuak lotuko dira beraien artean eta lurrera, honi
estabilitatea ematen. Segurtasunez soga tirante batzuk ere sartuko dira puntu
estrategikoetan.
Planoak:
 |
| Kokapen Planoa |
 |
| Estalkia goitik |
 |
| Oina |
 |
| Altxatua |
 |
| Perfila |
 |
| Perspektiba |
 |
| Barruko ikuspegia |
Elkarguneak:
 |
| Bi arkuen artean |
 |
| Arkua lurrarekin |
 |
| Bi arku lurrarekin |
Maketa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario