Hirugarren egunean
goizean albergetik alde egin genuen, eta Madril utzi genuen Roa de Duerora
joateko. Hemen ardora lekuko denominazioa ematen zaion lekua bisitatu genuen. Eraikin hau herriko maldatik jaisten da, eta
bi eremuz osatuta dago, bata zaharra eta bestea berria. Guk berritik sartu
ginen. Honek dorre bat dauka, leiho bitxiekin, zirkuluak dira tamaina
desberdinetakoak, gazta balitz bezala. Eraikin hau patio batzuk dauzka,
barrualdean behean dauden aretoak argiztatzeko, eta terraza batzuk, bata
herriarekin atzetik komunikatzeko eta bestea eraikin zaharrarekin
komunikatzeko. Eraikinak daukan aretorik handiena maila batez dago rekubrituta,
eta sabaia doratua dauka. Gainera iskina batean patio bat dago maila berarekin
errekubritua dagoena. Goraka bulegoak eta ardoa probatzeko gela bat dauka, bere
garbiketa mekanismoaz eta gelaren purutasunaz nabarmentzen dena. Dorrearen goiko
aldean bilera aretoa dago, sabai inklinatua daukana, eta zulo biribilez leiho modura
josia dagoena, bai hormetatik eta sabaitik. Azkenik, dorretik herriarekin
komunikatzen duen terrazan bukatu genuen bisita. Hemen, herrira ematen duen
horman, kontraste oso txokantea ez egiteko harresian zeuden resto batzuk ipini
ziren, fusionatzen arkitektura zaharra eta berria.
Jan eta gero
Portia bodegetara joan ginen, Norman Foster-ek diseinatua. Honen diseinua 3
erpin dituen izar bat da. Hauen bi erpin eremuaren mandarekin bat egiten dute,
eta hauen gainetik (hau da estalkitik) kamioiak edo traktoreak pasa daiteke
nukleoan deskargatzeko mahatsak, bezeroak eskatu zuelako nahi zuela mahatsak
deskargatzea modu bertikal batean. Izarraren beso bakoitzak funtzio ezberdin
bat dauka. Sarreratik urrunen dagoena ardoaren bilketa modulua da, non altzairu
herdoilgaitzean almazenatzen da ardoa. Bilketa hontzi hauek moduluaren
erpinaraino eraman dira, lehioari efektu ezberdina ematen. Esan beharra dago,
hiru moduluetan lurraren mailan leiho granate batzuk daudela, barne espazioari
efektu bitxia ematen diotenak. Beste modulu batean ardoak barriketara pasatzen
da, eta bestean botiletan uzten da. Bitxia da arkitektoak botilak uzteko
diseinatu zuen botileroa, botilak ia horizontalki jarritak daudelako et ematen
duelako eroriko direla (ingrabitatea). Hiru modulu hauek nukleotik komunikatzen
dira, eta honen goiko pisuan errezepzioa eta taberna daude. Eraikin honetan
nabaria da koloreen eta materialen jolasketa.
Bisita hau eta
gero autobusa hartu genuen eta Donostiarako bidea hartu genuen.



No hay comentarios:
Publicar un comentario