jueves, 13 de junio de 2013

Torreviejako Karakolak

Torreviejako udaletxeak 2000. urtean erlaxazio konplexu parke baten proiektua hasi zuen. Proiektu honen arkitektoa Toyo Ito japoniarra zen, eta kostaldean kokatutako hiru pabilioi proposatu zituen. Pabilioi hauek karakola itxura hartuko zuten (molusku hauen forma korrugatuekin), eta hauen barruan balnearioetako bainu lodotsuak izango zituen. Arkitektoak bi ideia zituen erlaxatzeko, bainuak, eta hauez aparte estruktura kurbo eta bitxi honetan jolastuko zuten argi izpiek. Eraikin hauek daukaten estalkia bi extremuetan argia sartzeko leihatila handiak ditu. Estalkiaren barruko aldea zurezkoa da, eta barrutik habe eta habexka guztiak ikusten dira, jolasten dutenak estalkiaren formarekin. Habe eta habexka hauen formak jolasketa bat egiten dute extremuetatik sartzen den argiarekin, itzal ezberdinak eginez.
Proiektu honen akatsa da arazo ekonomiko eta judizial ugari egon direla,  eta hauetatik proiektua hainbat denboralditan gelditu dela. Honi gehitzen badiogu udaletxeak eraikin kontserbatzeko erabili dituen iniziatibak (ezer ez), emaitza da gaur egun topatzen duguna, kaka bat. Izan ere, obra hau (banguardiaren eraikin inportante bat izan ahalko zena) abandonatua utzi zen, eta denbora gutxira ijito batzuk estalkia forratzen zuen kobre guztia lapurtu zuten, eraikinaren estruktura airean uzten. Tzarrena da hilabete batzuk pasata, eraikina inauguratu gabe, hiru pabioietatik eraikita zegoen bakarra erre egin zutela. Hau guztiaren emaitza desastre bat izan da, gainera dirutza bat gastatuz. Gauza da, bai udaletxeak dirurik gabe geratu zela, baina eraikitako pabilioi bakarra jatorrian zeukan funtziotik pasa eta beste bat ekonomikoagoa ezarri ahal zitzaiola, hau da, birziklapena (kontzeptu hau ere erabili daitekeelako eraikinetan). 

No hay comentarios:

Publicar un comentario