Apirilaren 13an euskarazko
lehenengo kurtsoko ikasleek Madrilera bidai bat egin genuen. Goizean fakultarearen
atean autobusa hartu genuen, eta 4 ordu gutxi gora behera iraun zuen bidaia
egin genuen. Madrilera heltzean albergera joan ginen maletak eta uztera, eta
segidan Reina Sofia museora joan ginen (Atochan). Bertan harrituta geratu
nintzen sarreran eratu zen patio itxi horrekin, non kolore gorri eta plateatuek
burdinarekin eta argi naturalarekin jolasten zuten. Patioaren erdian eskultura
bat zegoen. Museoan Cristina Iglesias arkitektaren erakusketa ikusi genuen. Hemen
espazioekin eta texturekin jolasten zuen.
Bisita hau eta
gero Mataderora joan ginen. Hemen jan eta gero eremu hau ikusi genuen. Matadero
Madrid hiriaren matadero zaharra zen, baina zaharberritu zen, eta orain eremu
ikaragarri hau erakusketa aretoz, liburutegiz eta plaza handiz josita dago,
denak hiriko biztanleen aisialdirako prestatuak. Esan daiteke eremu hau hiri
bat dela beste hiri baten barnean.
Arratsaldean
Tabacalerara joan ginen. Hemen eraikin bat bi funtzioekin topatu genuen. Lehenengo
sartu ginen Gasteizko gaztetxearen antza zeukan gune batean, non duten
baliabideekin eraikina eramaten dute eta ‘’anarkia’’ batean bizi direnean. Gero ezkerraldera
zegoen beste eremura sartu ginen. Hau beste eremuaren egitura berdina zeukan,
patio zentral bat arkuez josia, eta honen inguruan aretoak. Diferentziarik nabariena
da bigarren hau erakusketa leku bat zela eta dena txukun eta dotore zegoela. Hemen
erakusketa bat zegoen non margolan famatuak zeuden, baina pertsonairik gabe.
Bisita hau eta
gero denbora librea hutsi ziguten, eta Lavapies auzoa eta Malasaña auzoa
bisitatu genituen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario