miércoles, 29 de mayo de 2013

ArkiTrip: Madrid 2

Bidai honen bigarren egunean La Latina auzora desplazatu ginen ‘’El Campo de la Cebada’’ enparantza ikusteko. Hau enparantzaren ideiaren eraldaketa bat da. Lehen leku honetan polikiroldegi bat zegoen, baina udaletxeak demolitu zuen beste eraikin bat egiteko. Arazoa izan zen demolizioa eta gero obrarako dirurik ez zegoela eta lekua deskanpatu modura geratu zen. Auzoko bizilagunen asoziazioak mugitu ziren eta eremu hau okupatu zuten. Beraien finalitatea da auzokideentzako aisialdirako leku bat sortzea.  Dituzten baliabideak oso eskasak direnez plazan dauden gauza guztiak beraiek egin behar izan dute. Eremu honen leloa autohornikuntza da. Auzokideek egiten dituzte gauzak nahi duenak disfrutatzeko. Honela, haiek fabrikaturiko ahulki eta eserleku mugikorrak daude, baratzak, aisialdirako leku izugarria (non batzuetan kontzertuak egiten dira eskuratu duten musika ekipoari esker)… Plaza hau duen ona da gauetan eta ixten dela, eta horrela ganberroak eta ez dituztela gauzak apurtzen. Campo de la Cebadan sortutako anbientea ezberdina da, baina hau ez du esan nahi txarra denik, guztiz kontrakoa, horra joan ahal dira adibidez amona bat bere ilobarekin, umeak jolasean egon eta amonak lasai berera (plaza itxita dago eta), eta adin eta etnia guztietako jendea topa dezakezu. Etorkizunean planifiktuta dago kupula mugikor bat egitea, ez dagoelako eremuan estalkirik, neguan euriaz babesteko eta udan eguzkiaz.

Bisita hau eta gero Rastroa ikustera joan ginen eta jatera. Arratsaldean Retiro-ra joan ginen egun oso ona egiten zuelako. Bertan bueltatxo bat eman genuen lakuaren inguruan. Gero Alcala Atetik La Cibeles-eraino joan ginen, eta hortik Gran Via-ra, denda batzuk ikustera. Eguna bukatzeko Jauregi Errealaren ondoan dauden lorategietara joan ginen erlaxatzera. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario