jueves, 7 de febrero de 2013

Habitata





Proiektu honetan eskatzen zitzaigun habitat natural bat non lau pertsona etxebizitza batean bizi ziren. Honetarako Entzia mendilerroko landatxo bat aukeratu dut ia aukeratu ditudan pertsona guztietarako esanahi inportantea daukana.




 Hona harrizko bide batetik ailegatzen zara eta aparkaleku batean kotxea utzita pixka bat ibili. Landa ia planoa da eta pago altuez inguratuta dago.

 Honen mendebaldean ibaitxo baten jaiotokia dago, inguruneari lasaitasun giro oso ona ematen diona uraren soinuarekin.  
























Guretzat landa honen gauzarik inportanteena (lasaitasunez aparte) haritz txiki bat da. Zuhaitxo hau dagoen tokian duela 9 urte zulo bat egin genuen eta nire aitonaren errautsak jarri genituen, eta hauen gainean haritz hau. Zuhaitzaren perimetroan maia bat dago zuhaitza animaliez babesteko, duela bi urte apurtu zutelako, baina hala ere aldaxkak atera dira.  
Toki honetan bizitzeko aukeratu ditudan lau pertsonek adin ezberdinetakoak dira. Lehenengoa nire osaba Jose da (56), ardoa eta edariak saltzen duena. Berari mendia asko gustatzen zaio.










Bigarren tokian, nire lehengusina Maite (25), dantza irakaslea dena eta postreak eta reposteria egitea gustuko du.










Hirugarren tokian Maitane dago (18), arkitektura ikaslea dena eta musika maite duena.










Azkenik nire anaia Jon dago (16), bigarren hezkuntzako ikaslea dena, eta mota guztietako kirolak gustuko dituena (saskibaloia bereziki).










Argazkiak: 












 

No hay comentarios:

Publicar un comentario