Proiektu honetan
bilatu nahi zen helburua zen eraikitzea habitat bat non alde komun eta fijo bat
egonda, lau pertsona ekarri zezaketen beraien gelak bertan bizitzeko. Pertsona
hauek beraien gelak eramatean estantzia funtzionatzen segitu behar zen inongo
konplikaziorik gabe.
Nire kasuan,
Entziako mendilerroan kokatutako iturri natural baten alboan kokatutako terreno
lau bat izan da. Hemen lasaitasun izugarria egoteaz aparte (uraren soinuagatik
eta txoriengatik), nire aitonaren zuhaitza landatuta dago.
Hemen negutegi
modura jarri dut alde komuna, non sukaldea jangela eta aisialdirako tokia
egongo da. Guzti hau beiraz estalita dago, eta udan eguzkia indarrez jotzen
duenez, lona bat jarri dut, espazioak banatzen laguntzen duena.
Hau ekialdetik
bidearekin komunikatzen du, eta mendebaldetik alde pribatuekin eta komunarekin.
Hemendik abaniko modura (edo zuhaitz baten adarren modura) 5 bide irteten dira,
hegoaldekoak komunerako, eta beste lauak geletarako. Alde pribatu bakoitzak
gelara iritzi baino lehen lorategi pribatu bat dauka zuhaitz batekin.
Logelak daukaten nolakotasunik
deigarriena beraien teilatu edo estalkia da. Bi hegaletako estalkia da, baino
inklinazioa barrura daukana. Hau da alde komunaren lonarekin zerikusia izateko,
forma hau egiten baitu. Denak horma bat dute beirazkoa, M forma daukatena.
Planoak:
Oina alde komuna bakarrik
Hego Altxaera
''A'' ebaketa
''B'' ebaketa
Argazkiak:

No hay comentarios:
Publicar un comentario