Donostiako
Trinitate enparantza egun batzuk aztertu eta gero, proiektu bat bidaldi ziguten
tailerraren amaiera moduan. Enparantzaren gune bat aukeratu behar genuen eta bertan
eraikuntza edo aldaketa bat egin. Hauek dira aukeratu ditudan guneak:
sábado, 9 de marzo de 2013
martes, 5 de marzo de 2013
Green Roof
Duela aste bat
Kanadako arkitekto batek green
roof-en arloko txarla bat
eman zigun. Iniziatiba honek proposatzen duena lorategiak eraikinen
teilatuetara eramatea da.
Atera ahal izan
genituen konklusio batzuk honakoak izan ziren. Lehendabizi espazio naturalak
hirietan sartzen direla da. Honek klimarekiko estabilitate bat ematen dio giroari,
natura naturarekin ondo eramaten baita. Lorategi hauetan baratzak ere jar
daitezke, eta hauen abantaila da ez dela beharrezkoa ureztatzea, euriak egingo
duelako. Bitzen den euria ere beste erabilera batzuk izan ditzake, adibidez
eraikina refrijeratu edo dutxatzeko.
Baina hau ere desabantailak
ditu. Lorategi hauek instalatzea oso garestia ateratzen da, oso ekologikoa izan
arren. Ia euririk egiten ez duen lekuetan ezin da jarri, ekonomikoa ez delako
ateratzen, eta euri ugari egiten dutenetan lorategiak ez dute funtzionatzen.
Konklusioz,
iniziatiba hau oso bidegarria ikusten dut, baina horretarako instalatuko den
lekuaren aurre-analisi bat egin beharko litzateke ondo ateratzeko.
lunes, 4 de marzo de 2013
Habitat Finala
Proiektu honetan
bilatu nahi zen helburua zen eraikitzea habitat bat non alde komun eta fijo bat
egonda, lau pertsona ekarri zezaketen beraien gelak bertan bizitzeko. Pertsona
hauek beraien gelak eramatean estantzia funtzionatzen segitu behar zen inongo
konplikaziorik gabe.
Nire kasuan,
Entziako mendilerroan kokatutako iturri natural baten alboan kokatutako terreno
lau bat izan da. Hemen lasaitasun izugarria egoteaz aparte (uraren soinuagatik
eta txoriengatik), nire aitonaren zuhaitza landatuta dago.
Hemen negutegi
modura jarri dut alde komuna, non sukaldea jangela eta aisialdirako tokia
egongo da. Guzti hau beiraz estalita dago, eta udan eguzkia indarrez jotzen
duenez, lona bat jarri dut, espazioak banatzen laguntzen duena.
Hau ekialdetik
bidearekin komunikatzen du, eta mendebaldetik alde pribatuekin eta komunarekin.
Hemendik abaniko modura (edo zuhaitz baten adarren modura) 5 bide irteten dira,
hegoaldekoak komunerako, eta beste lauak geletarako. Alde pribatu bakoitzak
gelara iritzi baino lehen lorategi pribatu bat dauka zuhaitz batekin.
Logelak daukaten nolakotasunik
deigarriena beraien teilatu edo estalkia da. Bi hegaletako estalkia da, baino
inklinazioa barrura daukana. Hau da alde komunaren lonarekin zerikusia izateko,
forma hau egiten baitu. Denak horma bat dute beirazkoa, M forma daukatena.
Planoak:
Oina alde komuna bakarrik
Hego Altxaera
''A'' ebaketa
''B'' ebaketa
Argazkiak:
jueves, 7 de febrero de 2013
Habitata
Proiektu honetan eskatzen
zitzaigun habitat natural bat non lau pertsona etxebizitza batean bizi ziren.
Honetarako Entzia mendilerroko landatxo bat aukeratu dut ia aukeratu ditudan
pertsona guztietarako esanahi inportantea daukana.
Guretzat landa
honen gauzarik inportanteena (lasaitasunez aparte) haritz txiki bat da. Zuhaitxo
hau dagoen tokian duela 9 urte zulo bat
egin genuen eta nire aitonaren errautsak jarri genituen, eta hauen gainean
haritz hau. Zuhaitzaren perimetroan maia bat dago zuhaitza animaliez babesteko,
duela bi urte apurtu zutelako, baina hala ere aldaxkak atera dira.
Azkenik nire
anaia Jon dago (16), bigarren hezkuntzako ikaslea dena, eta mota guztietako
kirolak gustuko dituena (saskibaloia bereziki).
sábado, 2 de febrero de 2013
DIKOTOMIA
Zaharra eta berria
Normalean
arkitekturan klasifikazio bat egiten da zaharra eta berriaren artean, eta hauetan
ere aroen arabera. Beti bi estremoak bezala jartzen dira, baina zergatik?
Egia da urteetan
zehar arkitekturaren artea aldatuz joan dela eta gehienetan aldaketa horiek
handiak direla, adibidez gotiko eta berpizkundearen artean. Baina nire ustez
hau ez da horrela izan behar, arkitektura fusionatu egin daiteke, eta hau eraikuntza
handietan ikusi dezakegu, adibidez katedral handietan, non urte asko pasatzen
ziren obrak hasi eta bukatu bitartean,
eta estilo arkitektoniko eta
eraikuntza aurrerapenak aldatzen ziren.
Duela urte gutxi
batzuk eraikin zaharrak zaharberritzen hasi ziren, eraikinen historiak kontserbatzen
baina era berean elementu modernoak sartzen. Horregatik dikotomia egiteko esan
zidatenean hau pentsatu nuen, egitea maketatxo bat eraikin zahar eta moderno
baten fusioa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







